Iritzia
Amaia Agirreren gogoeta, EGBko afariak eta hiru galderen teoria
Amaia Agirre
Villabonakoak ikasle garaitako kideen juntadizoek ekarri ohi dizkiguten hausnarketen bilduma ekarri digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Zergatik sentitzen dugu aspaldi egon gabekoekin gelditzeko premia?
Zergatik piten zaigu gaztaroan lagun izan genituenak berriro ikusteko gogoa?
Nik dakidala umetan ez da nostalgiarik sentitzen. Edo agian bai... Nik, ordea, ez dut gogoratzen horrelakorik sentitu nuenik.
Zortzigarren mailan gelakide izan nituenekin elkartuko naiz hemendik ordu gutxitara. Zortzigarren maila, bai, ni belaunaldi horretakoa naiz. Pozik joango naiz. Ikusmin. Ez dakit deialdia eta whatsappeko taldea sortu eta gu guztion telefono zenbakiak lortzen ahalegin handia egin duen gelakide ohiaren abiapuntua zein izan zen. Ez dakit zerk bultzatu zuen orduko nerabe talde hura elkartzera.
Duela bi dozena urte bide beretsuetan gurutzatzen ginen haiek orain elkar ulertzeko gai izango ote gara? Orain non eta nola ote dabiltza?..."