Itxi

EHUko ikerketa

Edukiengatik ordaintzen ez bada, ez dugu kalitatezko prentsarik izango

Europako prentsa eta Euskal prentsa konparatu ditu Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari talde batek: Europan erreferentziazkoak diren bost kazeta  eta hiru euskal agerkari alderatu dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Financial Times, Le Monde, Frankfurter Allgemeine Zeitung, Corriere della Sera, El País, Berria, Argia eta Goiena agerkarien kalitatea neurtu  eta konparatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) ikerketa taldeko kideek. Kazetaritzaren krisiaz datuak eman dituzte, etorkizunera begira jarri dira… eta horrekin guztiarekin liburua argitaratu dute, izenburu honekintxe: Kalitatezko Kazetaritza: Ba al dago etorkizunik? Erreferentziazko prentsaren eboluzioa Euskal Herrian eta Europan.

Ikerketa egin duen taldeko bi ordezkari izan dira Amaraunean: Alazne Aiestaran eta Antxoka Agirre. Eusko Ikaskuntzako Aitziber Salinas ere izan da mahai inguruan.


Audioak (1)