Amarauna
Ondarroako Kamiñalde auzoko lanetan izan gara
Duela hiru hilabete terdi hasi zen mendia erortzen. Orain, triskantza konpontzeko lanetan dabiltza eta bertan izan gara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jon Artano Ondarroara joan da, Kamiñalde auzora. Hondea-makinak eta kamioiak astean zazpi egunetan jo eta ke ibili dira. Ehunka mila metro kubiko kendu dituzte mendi magala sendotzeko, baina oraindik lan handia dago bertan egiteko. Bien bitartean, bertan bizi zirenak ezin dute etxera itzuli.
Jon Arriaga eta Garbiñe Badiolarekin hitz egin dugu. Etxera itzuli ezin dutenetako batzuk dira beraiek. Zunbeltz Bedialauneta, Ondarroako alkatearekin ere izan gara.