Pianista bat Tabakaleran
Iñar Sastre: 'Aldaketa handia izan da kafetegi baten jotzen ikastea'
Musikenen lehendabizi, eta Parisko Kontserbatorio Nazionalean gero, interpretazio teknikak eta konposizioa ere ikasi zituen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Tabakalerako Taba kafetegian aritzen da Iñar Sastre pianista irurarra. Egunero bi saio egiten ditu: 13:00ean eta 20:30ean.
Ikasketa prozesuaz, musikari gazteen lan aukerez, Parisko giroaz eta Tabakalerako bere saioez aritu zaigu Sastre. Kafetegian jotzen ikastea gogor xamarra egin zaio, protagonista izatetik paisaiaren parte izatera pasa delako.