Itxi

Europa Transit

Intxausti: 'Kulturatik giza eskubideen gaira iristea erronka zaila da'

Bulgariako Plovdiv hirian grabatu dute Europa Transiteko zortzigarren dokumentala, bertako Roma komunitateko kideekin, Xuban Intxaustik kontatu digunez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2019ko Europako Kultur Hiriburutza Plovdiven ospatuko dute. Bulgariako hiri honetan jardun dute grabatzen Europa Transiteko zortzigarren dokumentala. Hain zuzen ere, Stolipinovo auzoko roma komunitatearen bizimodua ezagutu nahi izan dute, komunitateko kideen eskutik. Oso leku aberatsa, oso bestelako jendearekin. Plovdiv hiriko roma komunitateko ia laurdena bertan bizi da.

Ahalik eta era naturalenean, kultura eta giza eskubideak uztartzen saiatu dira Europa Transiteko kideak, Stolipinovoko herritarren bizimodua erakusten. Esperientzia aberatsa eta gogorra, aldi berean.

Audioak (1)