Amarauna
'Amarauna', 80 urte atzera, 36ko Estatutua sinatu zen egun berean
Nagore Telleriak gidatzen duen 'Amarauna' saioak Agirre lehendakariaren gobernu garaia aztertuko du Eusko ikaskuntzaren eskutik, eta 'Passion for knowledge' topaketaren ingurukoak jasoko ditu
Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioak 80 urte egingo du atzera larunbat honetan, 36ko Estatutua sinatu zen egun berean. Eusko Ikaskuntzaren eskutik, Agirre lehendakariaren gobernu garaia aztertuko du Nagore Telleriak zuzentzen duen saioak. Gainera, 'Passion for knowledge' topaketaren ingurukoak ere jasoko ditu larunbatean.
Eusko Ikaskuntzak idatzi zuen 1936ko Estatutua, eta 'Amarauna' saioak Estatutuaren nondik norakoak aztertuko ditu Eusko Ikaskuntzako Joseba Agirreazkuenaga lagun. Agirren lehendakariaren gobernu garaian ere sakonduko du saioak 10:00etaik aurrera.
'Passion for knowledge' topaketari begira ere jarriko gara. Aste osoan ibili dira Donostian hainbat zientzialari entzutetsu, eta asteak eman duenaz eta asteburuan egingo diren ekitaldiak ere jorratuko dira, tartean zientzia pintxoak izenekoa. 4 hizlarik modu errezean azalduko dituzte bestela arrotz egiten zaizkigun zientzia gaiak. Xabier Sukia kazetaria izango da Victoria Eugenia antzokian ekimen horren berri ematen.
Gastronomia kontuak ere izango dira larunbateko 'Amarauna' programan, Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariaren eskutik. Euskal pastela nola egiten den ere erakutsiko digute iparraldeko pastelgileek.
Buruz gauzak ikastea baliagarria den ere hausnartuko du 'Amarauna' saioak, horren aldekoek zergatik daude alde kontatuko dute. Pertsona ezagunek ere txikitan buruz ikasitakoak errezitatuko dizkigute
Larunbat honetan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioa, Euskadi Irratian.
/b>