Itxi

Urriak 7

Jaurlaritzaren 80. urteurreneko ekitaldia, 'Amarauna' saioan

EiTB

Ostiraleko saioan, Agirre lehendakaria eta haren Jaurlaritza izango ditugu hizpide. Gainera, Gasteizen muralak deskubritzeko egin dituzten ibilbideak bisitatuko ditugu.

Ostiral honetan, 80 urte beteko dira lehen Eusko Jaurlaritza osatu zenetik, eta Gernikan emanaldi berezia egingo dute urteurrenerako. 'Amarauna' saioaren ardatz nagusia izango dira urteurrena eta emanaldia.

Bertan izango da Laida Basurto, eta Iñaki Rikarte elkarrizketatuko du, ekitaldian Jose Antonio Agirreren azalean jarriko den aktorea. Kukai dantzakoak ere bertan izango direnez, haiekin ere egongo da. Bestalde, Agirren inguruan ETBren enkarguz dokumentala egin duten bi zinemagilerekin ere hitz egingo du, Maider Olegarekin eta Estibalitz Urresolarekin.

Gainera, Gasteizen azken urteotan muralak egiten ari dira Zaramaga auzoan eta erdigunean, eta muralak deskubritzeko ibilbideak egiten dituzte. Gida batek lagunduta, mural horiek 'ikusiko ditugu'.

Ostiralean, 10:00etatik 13:00era, 'Amarauna' saioan kateatuta egongo zara.

ta egongo zara.ta egongo zara.

Informazio gehiago (2)