Karlos Zurutuza kazetaria
Libiakoa da Afrikako iheslarientzat Europara iristeko biderik zailena
Karlos Zurutuza kazetaria "Libia: europa ala heriotza" proiektua garatzen ari da Ricard Garcíarekin batera. Astral belaontzian izan dira, eta orain Libia barnealdera doaz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Libia: Europa ala heriotza" proiektua garatzeko Astral belaontzian izan dira Karlos Zurutuza eta Ricard García, eta orain Libia barnealdera doaz iheslari afrikarren berri jasotzera. Astral luxuzko belaontzi bat da iheslarientzat erreskate itsasontzi bihurtuta. Hari buruzko dokumentala egin du Jordi Ebolek eta hamabost egunero aldatzen dute tripulatzioa. Zurutuzak 6.ean parte hartu du. "Dingi" gomazko txalupa batean zetozen 60 lagun igo ziren belaontzira, 40 orduz izan zituzten barruen eta han bizitakoak eta iheslariek kontatutakoak azaldu ditu Zurutuzak "Amarauna" saioan.