Urriak 29
Ordu aldaketa eta kontziliazioa, hizpide, 'Amarauna' saioan
G.U.
EiTB
Larunbat gauean izango den ordu aldaketak argindarra aurreztea ekartzen omen du, baina kontrako ahotsak ere badaude, eta horiek guztiak aztertuko ditugu.
Ordu aldaketa izango dugu larunbatean, eta, gai horrekin izaten da beti zer esan eta zer eztabaidatu. Horri helduko diogu larunbateko 'Amarauna' saioan. Izan ere, Energia Aurrezteko Erakundearen arabera iaz 300 milioi euro aurreztu ziren argindarrean. Alabaina, Balerar Uharteetako parlamentuak aho batez onartu du udako ordutegiari eusteko adierazpena, turismoari kalte egiten diolako. Hara joko dugu. Gainera, kontrakoa ere badiote batzuk, lehenago ilunduta, lehenago etxeratuko garela, alegia. Ordutegiak Arrazionalitzatzeko Erakundeak dio hori. Guztia aztertuko dugu gurean.
Ondoren, berriz, kontziliazioa izango dugu hizketa gai. Gipuzkoalabek 10 proiektu pilotu jarri ditu martxan lana eta familiako bizitza bateragarriago egiteko. Mertxe Larrañaga ekonomia aplikatuko irakaslea da EHUn, eta hark azalduko digu zertan datzan proiektua.
Bestalde, Mondragon unibertsitatean lidergo ekintzaile eta berrikuntzako ikasleak etorriko zaikzigu. 75 enpresatan ibili dira kontziliazioa zertan den ikusteko eta diagnostikoa egin dute. 'Aldazank' deitu diote lanari. Uxue Irigoien eta Alaia Amubieta espero ditugu.
Goizeko 10:00etatik 13:00era, kateatu zaitez 'Amarauna' saioan.