Itxi

Aktoreen krisia

Aktoreen egoera laborala aztertu dugu

Ximun Fusch, Eneko Olasagasti eta Belen Cruz aktoreekin hitz egin dugu aktoreen egoera ekonomikoaz. AISGE fundazioarena arbera euskal artisten %58k ez dute lanik egiten euren sektorean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

AISGE fundazioak, aktore eta interpreteen jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen erakunde espainiarrak, artisten egoera sozio laboralaz aurtengo txostena kaleratu berria du. 'Amarauna' saioan ardatz hartu dugu txosten hori, euskal aktoreen egoera laboralaz hitz egiteko.

Izan ere, erkidegoan, ofizioko 167 laguni galdetuta eta txosten horren arabera, euskal artisten ehuneko 58k ez dute lanik euren sektorean. Estatu espainiarreko batezbestekoaren aldean, 10 puntu handiagoa da portzentaje hori.

10 aktoretatik 3 pasak 600 euro eta 1.200 euro arteko irabaziak dituzte.  Gainera, lanik gabe dauden artisten ehuneko 41ek ez dute inolako prestazio edo laguntzarik jasotzen

Ximun Fusch, Eneko Olasagasti eta Belen Cruz aktoreek euren egoeraren berri kontatu digute.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)