XILABA
Sustrai Colina bertsolaria iparraldeko txapelduna
Baionan egindako finalean Sustrai Colinak jantzi du txapela, bigarren urtez jarraian. Hamar puntu atera dizkio bigarrenari, Amets Arzallus Euskal Herriko txapeldunari.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Amarauna' saioa Iparraldeko bertsolari txapelketari begira jarri da. Sustrai Colinak irabazi du bere 2016ko Xilabako bigarren txapela, Baionan egindako finalean Amets Arzallusekin buruz burukoa jokatu eta gero. 1.008 puntu jaso zituen Urruñakoak, eta 10 gutxiago, hendaiarrak.
Sustrai Colinak hasieratik erakutsi zuen irabaztera zetorrela eta ia froga guztietan erakutsi zuen nagusitasuna. Hirugarren sailkatu zen Maddalen Arzallus, laugarren Odei Barroso, jarraian, Miren Artetxe eta Xumai Murua.
EHko txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuten lehenbiziko bostek. Finala bi aste barru jokatuko da.