Itxi

Azaroak 19

Sexologia, suizidioa eta kanpaiak, larunbateko 'Amarauna' saioan

L.B.

EiTB

Tabakalerako kanpai kontzertuan izango gara. Gainera, Donostian sexologiari buruz egingo duten kongresuaren eta Nafarroan suizidatutakoen senideek sortu duten elkartearen berri ere jasoko dugu

Larunbat honetako 'Amarauna' saioak sexologia, suizidioa eta kanpaiak izango ditu ardatz. Goizeko 10:00etatik 13:00era bitartean, Nagore Telleriak gidatutako saioa Tabakaleran egingo duten kanpai kontzertuan izango da, Nafarroan suizidatutakoen senitartekoek sortu berri duten elkartearen berri jasoko du, eta, gainera, Donostian sexologiari buruz egingo duten kongresua izango du hizpide.

Hain zuzen ere, sexologia kulturari buruzko kongresuan bertan izango gara, 10:00etatik 11:0etarako ordua osatzeko. Bestalde, musua, odola eta gatza hitzak aitzakia hartuta, hitz-joko polita egingo du Irati Jimenezek.

Nafarroan ere izango gara. Bertan, suizidatutakoen senide eta familiartekoak elkar hartzeko sortu duten elkartearen berri jasoko dugu. Besarkada da elkartearen izena, eta  Karlos nsak kontatuko digu euren etxean zer gertatu zen, eta zer egin asmo duten. Gizarte bezala, suizidioari nola begiratu behar diogun ere galdetu nahi diogu geure buruari.

Hil kanpaiak ere joko ditugu. Hobe esanda, Tabakalerako kanpaiak astinduko dituzte Aretxabaletako Arientza kanpaijole eskolako kideek eguerdian. Eta 'Amarauna' saioan kontzertura joango gara. Kanpai mutu batzuk ere entzungo ditugu. Oñatin, gauez kanpaiak mututzea erabaki baitute. Gure ametsa elkarteak eskatu du iluntzeetan kanpaiak isiltzea. Elkarteko kideak eta apaiza izango ditugu. Elgetako kanpaijolea, berriz, Benedikta Bergaretxe errelebu eskean ari da. 80 urte ditu eta beste norbaitek bere tokia hartzeko eskean ari da. Angelusaren orduan, 12:30etan kanpai soinuak, 'Amarauna' saioan.

arauna' saioan.

Informazio gehiago (2)