Fidel Castro
Fidel Castroren heriotzaren harira, 'Amarauna' saioan
Luis Mari Mendizabal pilotari ohia, Felix Sarasola Habanan bizi den euskalduna eta Iñigo Lamarkaren analisia izan ditugu Amaraunean
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Fidel Castro Kubako presidente ohia hil berritan, haren ekarpenez, eta erregimenaren eta Kubaren egoeraz aritu gara 'Amarauna' saioan Luis Mari Mendizabal pilotari ohiarekin, Felix Sarasola Habanan bizi den euskaldunarekin eta Iñigo Lamarkarekin.
Luis Mari Mendizabal pilotari ohia da. 50eko hamarkadan joan zen Kubara, eta iraultzaileak Habanan nola sartu ziren ikusi eta bizi izan zuen. Pilotari euskaldunak Kubatik joan behar izan zirela kontatu digu, eta euren materiala erre egin zutela Fidelen aldekoek. Bere testigantza jaso dugu.
Felix Sarasolak 26 urte daramatza Habanan. Castroren aldekoa da, eta Habanan haren heriotza nola bizitzen ari diren, estatubatuarren zapalkuntzaz eta Kubaren etorkizunaz aritu zaigu.
Bestalde, Iñigo Lamarcak Castroren erregimenaren eta Kubaren egoera poitikaz hausnarketa egin du.