Itxi

Kanpaina

Gabonetako jostailu bilketa hasi da

Gaur Anoetako Estadioaren inguruan utzi ahal izango dira jostailuak. Berriak, ez sexistak eta borrokarako ez direnak eramatea eskatu dute antolatzaileek

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1948an, gaurko egunez, onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Adierazpena. Haurren Eskubideen Adierazpena, aldiz, 1959an onartu zuten. Umeen oinarrizko eskubidea da, hain zuzen ere, jolas egitea. Jolasteko gauza askorik behar ez den arren, urte sasoi honetan haurrak jostailu berriekin ametsetan hasten dira. 'Amarauna' saioan haurrak, jostiluak eta Eguberriak izan ditugu hizpide.

Haur guztientzat jostailuak errealitate - eta ez amets soila - izan daitezen, hasiak dira aurten ere jostailu bilketak. Gaur, Donostian, Anoeta Estadioaren inguruan jarri dituzte jostailuak jasotzeko postuak. Gurutze Gorriaren eta Errealaren artean antolatutako ekimena da. Bertara jostailuak eraman nahi dituenak, hiru baldintza bete behar ditu: jostailu berriak, ez sexistak eta borrokarako ez direnak eramatea. Beatriz Urresti kanpainaren Gurutze Gorriko arduradunak esan digunez, jostailuok beharra duten Gipuzkoa osoko haurren artea banatuko dira.

banatuko dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)