#AmalGipuzkoara
'Amalen atzean horrelako beste milaka eta milaka daude'
Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Diputatuak eta Nagore García Pasaportes para Siria elkarteko kideak Amal siriar erefuxiatuaren berri eman digute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pasaportes para Siria elkartekoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak Greziara joango dira Amal Euskal Herrira ekartzeko. Chiosera gerratik ihesi heldu aurretik, Aleppon bizi zen, bost seme-alaba zaintzen zituen eta denda bat ere bazeukan. Seme-alabekin eta senarrarekin iritsi zen Chioseko errefuxiatu eremu batera. Baina gerraren infernua eta gerra-iheslariaren bizimodu latza bizitzearekin batera, tratu txarren zama ere bazekarren Amalek oso gaztetatik. 13 urterekin ezkontzera behartu zuten eta ordutik, egun 26 urte ditu, senarrak jipoitu eta bortxatu egin zuen sistematikoki. Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Diputatuak eta Nagore García Pasaportes para Siria elkarteko kideak Amal siriar erefuxiatuaren berri eman digute 'Amarauna' saioan.
Senarrarekin iritsi zen Greziara. Eta senarrarekin batera zegoen Chioseko errefuxiatu eremuko kanpin denda batean sartuta, euren seme-alabekin batera, Pasaportes para Siria elkarteko kideek ezagutu zutenean. Haiekin harremanetan jarri ostean, Amalek lortu zuen bere erasotzailearen albotik alde egitea, eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako etxebizitza batean babesa aurkitu zuen, bere bost seme-alabekin batera. Hala ere, haren bizitza ez dago salbu oraindik, besteak beste, legalki, senarra eta biak familia unitate berekoak baitira. Egoera horrek kalte gehiago eragin ez diezaion, Pasaportes para Siria elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak legezko prozedurak azkartzeko eskatuko diete Amalen abokatuei, hura eta haren seme-alabak lehenbailehen Gipuzkoara etor daitezen.
Change.org-en Amal Gipuzkoara ekartzeko kanpaina ere abian jarri dute, #AmalGipuzkoara lemapean.
koara lemapean.