Itxi

Elkarrizketa

Jon Artano EITBren Kolonbiako berriemailearen bisita izan dugu

Kolonbian jarraitu dituen albisteak nola bizi izan dituen kontatu digu Jon Artano kazetariak. Kolonbiako bake prozesuaren inguruko liburuen berri ere eman digu.

Jon Artano. Argazkia:EITB

Jon Artanok 3 hilabete baino ez daramatza Kolonbian, baina iritsi zenetik, albiste potoloen berri ematea egokitu zaio EITBko korrespontsalari. Dela Kolonbiako bake prozesua, dela Fidel Castroren heriotza... nazioarteko urteko albiste garrantzitsuenetako batzuen lekukotza emateko aukera izan du. 'Amarauna' saioan eman digu bere bizipenen berri.

Gabonetan Euskal Herrira etorri dela, eta gure lankide ohia miramongo estudiora gerturatu da Kolonbian jarraitu dituen albisteak nola bizi izan dituen kontatzeko. Anttoni Ostolaza amama ere jarri dugu telefonoan Artanori sorpresa emateko. Kolonbiako bake prozesuaren inguruko liburuen berri ere eman digu kazetari zestoarrak, gurean Leire Palacios eta Aitor Abaroa zirela aprobetxatuta. Azken horiek zine eta literatura nobedadeak azaldu dizkigute.

Informazio gehiago (2)