Kargatzen...
Itxi

Errefuxiatuak Grezian

Zaporeak ekimena, Gabonetan ere errefuxiatuei jaten ematen Chiosen

Beñat Aizpurua Zaporeak proiektuko boluntarioa Chiosen da Gabonetan. Euri eta elur-busti artean, errefuxiatuei bazkariak ematen jarraitzen du Zaporeakek. Errefuxiatuen egoeraz galdetu diogu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zaporeak ekimeneko boluntarioek 1.700 errefuxiaturi ematen diote jaten egunero-egunero Chioseko kanpalekuan. Beñat Aizpurua Irungo gaztea abenduaren 13an joan zen bertara hiru asterako, eta han bizitakoak kontatu dizkigu 'Amarauna' saioan.

Mikel Zuluaga eta Begoña Huarterekin gertatu dena ere gertutik bizi izan dute. Boluntarioen artean, ekintzaren inguruan denetariko iritziak daudela esan digu.

Rene Cassin saria jaso du Zaporeak proiektuak, eta, oraingoz, udaberrira arte behintzat, Chiosen jarraituko dute milako errefuxiaturi jaten emanez.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)