Kargatzen...
Itxi

Bisita

Euskal Herriko Gazte Orkestraren neguko topaketa, Eibarren

Safety Last Harold Lloyden film mutuari zuzenean jarriko diote musika. Eibarko Hezkuntza Esparruan elkartu dira entseatzeko

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Eibarko hezkuntza esparruan, Industria Ingeniaritza ikasleak oporretan daude Gabonetan, baita leku berean bigarren hezkuntza ikasten ari direnak ere. Haiek hutsik utzitako ikasgelak, baina, astelehen honetan hasita, musikaz bete dira. Euskal Herriko Gazte Orkestra bertara joana baita, Neguko Topaketarako. Errege bezpera arte Safety last (1923) film mutuaren musika entseatzen jardungo dute. Etzi, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, filmaren proiekzioarekin batera, zuzenean joko dute Carl Davisek filmarentzat propio konposatutako soinu banda. Abenduaren 4an, Gasteizko Principal Antzokira joango sa Euskal Herriko Gazte Orkestra eta Bilboko Euskalduna jauregian eskainiko dute azkeneko emanaldia, Errege egunaren bezperan.

'Amarauna'k bisita egin dio orkestra gazteari entseguetako lehen egunean.

lehen egunean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)