Kargatzen...
Itxi

Donostiako kantaria

Xabier Anduaga, etorkizun handiko tenorra

21 urte baino ez ditu Anduagak. Euskal Herrian, kantu lirikoaren alorrean, azken aldian entzuten diren ahotsetan   nabarmenetakoa da ez bairik gabe. Nazioartean ere hasia da emanaldiak ematen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Tenor batek 35 urterekin eman omen dezake bere onena. Xabier Anduaga, berriz, maila izaugarria ari da eskaintzen taula gailean 21 urte baino ez dituela. Bere hirian, Donostiako Orfeoiarekin hasi zen kantuan nerabe zenean, eta oso urte gutxian ospe handia hartu du. 'Amarauna' saioan izan dugu gonbidatu.

Haendel, Guridi, Bach, Orf, Usandizaga... Konpositore horien eta beste askoren obrak abestu ditu han eta hemengo oholtzatan, eta ez da ohikoa hori bere adinean. Pentsa, aurten, besteak beste, etorkizunik handiena duen ahotsaren saria jaso du Logroño Hiria Nazioarteko Lehiaketan.

Pésaroko Rossiniar Akademia ospetsuan parte hartzeko aukeratu izan du pasa den udan,  Alberto Zedda musikologo eta orkestra zuzendari entzutetsuarekin.

Audizio batetik bestera, Turinera eta Milanera… Oviedora gero… horrela ibili da urte amaieran. Baina, Donostiara gerturatu den egun batean, tarte bat hartu du gurekin hitz egiteko.

n hitz egiteko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)