Txillardegi ezin ahaztu
Txillardegi liburutegirik ez, baina omenaldia bai
Donostian, La Sala plazan gogoratu dute beste urte betez, Jose Luis Enparantza Txilardegi. Musika eta haren testuen irakurketak osatu du emanaldia. Fito Rodriguez eta Dorleta Urretabizkaia tartean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txillardegi hil zela bost urte bete diren asteburuan egin diote bere lagun eta ingurukoek urteroko omenaldia Donostiako La Sala plazan, eta 'Amarauna' saioan, haren ibilbidea errepasatzeaz gain, bertara joan gara ekitaldiaren berri emateko.
Haren liburuetako zatien irakurketa musikatua eskaini dute igande goizez. Fito Rodriguez eta Dorleta Urretabizkaia tartean. Ekitaldi hau baliatu dute, era berean, Donostiako Udal liburutegiak Txillardegi izena har dezala eskatzeko.
tzeko.