Goya sariak
Fernando Velazquez konposatzaile getxoztarra pozik, Goya eskuetan
Jatorrizko musika onenaren Goya saria eskuratu du, Jose Antonio Bayonak zuzendutako A monster calls filmari jarritako musikagatik. Lehen Goya saria du, aurrez hirutan izendatuta egon eta gero.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Goya saria jaso eta biharamunean hitz egin dugu Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan Fernando Velazquez konposatzaile getxoztarrarekin. Oso pozik, berak ezezik, Juan Antonio Bayonak zuzenduriko A monster calls filmak 9 sari eskuratu dituelako.
Getxoztarra da Velazquez, eta bere herriko musika eskola izan dugu gogoan saria jaso duenean; baita Euskadiko Orquestra sinfoniakoa eta Donostiako orfeoia, haiekin grabatu zituen eta filmeko doinuak.
Laugarrenez izendatu du Velazquez Goya sarietarak. Aurrez, El orfanato, Lo imposible eta Ocho apellidos vascos filmengatik izendatu zuten, baina oraingoa bai, saria eskuratu du.
Fernando Velazquezek 27 film luzetarako soinu bandak egin ditu azkeneko 10 urteetan. Telebistarako ere egin du lan, orkestra zuzendaria ere bada eta biolonjole aritu da hainbat orkestratan. Zinemarako egindako hainbat lanez osatutako diskoa ere aurkeztu zuen orain gutxi: Concert suits, music for films.
.