Larunbatean
Lehen lerroko emakume asmatzaileak aldarrikatuko ditu 'Amarauna'k
L.B. | EUSKADI IRRATIA
Olatz Leis zientzialaria izango dugu emakume zientzialariak aldarrikatzeko egunean. Claro Campoamor elkarteak jardunaldia egingo du Barkaldon, helburu horrekin.
Tipexa nork asmatu zuen? emakume batek. Bett Nesmith Grahamek, 1957an. Itsasontzietan abisuak emateko laguntza eskatzeko jaurtitzen dituzten suziriak Marta Costonek asmatu zuen. Balen kontrako txalekoa ere emakume bati zor diogu, Stephanie Kwoleki. Emakumeek historian zer asmatu duten deskubrituko dugu larunbateko 'Amarauna' saioan, Emakume Zientzailarien Nazioarteko Egunean.
Laborategitik irten, eta irratira etortzeko eskatu diogu Olatz Leisi. Stemtek Therapeutics laborategia sortu zuen. Biologia molekularra eta zelularra da bere esparrua. Laborategian zoratzen diren zelulak sortzen dituzte, minbiziak jotako pankrea bat, demagun, edo bularretakoa. Kit antzeko bat sortzen dute eta botikak sortzen dituzten enpresei saldu. Oraintxe jarri dute produktua merkatuan europa mailan. Berak erakutsiko digu zer den egiten dutena.
Bestalde, Korrika festa egingo dute larunbatean, Ficoban. Aurten 20. edizioa du Korrikak, martxoaren 30ean hasita. Bi hamarkadatako historia bildu, eta egindakoa ospatzeko eguna dute eta guk ere halaxe egingo dugu. Horretarako, AEKren sortzaileetako bat, Urtsa Errasti, gonbidatu dugu.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuta geldituko zara.
zara.