Otsailak 12
Aberatsek gehiago bozkatzen dute pobreek baino? Erantzuna, 'Amarauna'n
L.B. | EUSKADI IRRATIA
Pobreziaren ertzei begiratuko diegu igandeko saioan: zergatik ematen dute botoa gutxiago behartsuek? zergatik eteten dituzte nahita haurdunaldi gehiago? zergatik dute bizi itxaropen handiagoa?
EHUk eta Deustuko Unibertsitateak egindako hainbat ikerketari tiraka, txirotasunari lotutako hainbat alor aztertuko ditugu: zergatik ematen dute botoa gutxiago behartsuek? zergatik eteten dituzte nahita haurdunaldi gehiago? zergatik dute bizi itxaropen handiagoa? Itziar Garciarekin eta Amaia Gacigaluperekin aztertuko dugu guztia, igandeko 'Amarauna' saioan.
Igandean jakingo dugu Podemos alderdiak zein proiektu aukeratzen duen Vista Alegreko kongresuan. 455 mila lagunek emango dute botoa. Bada, Iñigo Errejon euskalduna dela jakinaraziko du Danel Eizagirrek. Ea zein biografia klase ekartzen digun.
Igandean bertan, Audiogida aurkeztuko dute. Donostian ibilian bazoaz, eta kaian geratu, betaurrekoak jantzi eta… sorpresa! Koldo Izagirreren liburu bateko pasartea entzun dezakezu kaian, edota Ehun metro liburuko pasarte bat Konstituzio plazan. Igandean ibilbide literarioa egingo dute Donostian, Bagera elkartearen egitasmoa, eta gu ere hantxe izango gara, hiriko tokiak eleberrien bidez jasotzeko.
idez jasotzeko.