Otsailak 18
Donostiako kondoi makinak birpentsatzen, larunbatean, 'Amarauna' saioa
EUSKADI IRRATIA
Donostiako Udala kondoi makinak erretiratzen ari da hirigintza legea betetzen ez dutelako. Araudiari egokitutako kondoi makinak non jarri aztertzen ari dira.
Donostian kondoi makinei lotuta zalaparta dago azken aldian. Izan ere, Udala makinak erretiratzen ari da hirigintza legea betetzen ez dutelako. Buruan kolpea hartu zuen haur baten sendiak jarritako salaketak eragin du Udal ordenantza betetzea. Orain, araudiari egokitutako kondoi makinak non jarri aztertzen ari dira. 'Amarauna' saioan Angel Garai, Gipuzkoako Farmazilari Elkarteko presidentea elkarrizketatuko dugu polemika nola bizi izan duten eta udalarekin egindako bileran ze konpromiso hartu diren jakiteko. Martin Ibabe Donostiako zinegotziaren ahotsa jasoko dugu, baita Nafarroa eta Bizkaiko farmazilarien elkarteko ordezkariena, eta Gehitukoena ere.
Ekonomia feminista ere izango dugu hizketagai, Eusko Ikaskuntzaren eskutik. Gainera, Dani Lasa sukaldariak bisita egingo digu. Japonian dago, eta hartza eta hartz kumea ere jan omen ditu.
Ia 35 urte igaro dira Metallica sortu zenetik, eta 3 zale gonbidatu ditugu metal taldeari buruz hitzegiteko. Mikel Yarza, Mirari Egurtza eta Imanol Petrirena izango ditugu gurean.
Azkenik, Getariara joango gara, bertan haurrek erabakiko baitute nolako parkea nahi duten, bi aukeraren artean.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'n katetauko zara.
zara.