Hondakinen arrantza
Kostaldean ikusten dugun zaborra izebergaren punta besterik ez da
Amaitu da Ekofish-Hondakinen arrantzaren 3. kanpaina. Pasaiako Mater itsasontzi museoak bultzatuta, euskal kostaldea garbitzen aritu dira 70 boluntario itsasontzi batean. Bilbon hasita, Pasaiaraino.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amaitu da Ekofish-Hondakinen arrantzaren 3. kanpaina. Pasaiako Mater itsasontzi museoak bultzatuta, euskal kostaldea garbitzen aritu dira 70 boluntario itsasontzi batean. Bilbon hasita, Pasaiaraino. Kanpaina amaituta, Izaskun Suberbiola Mater itsasontzi museoko zuzendariarekin hitz egin du'Amarauna'k Donostiako Aquariumen.
Izan ere, han egin dute kanpainako azken hitzaldia. Zaborra jasotzeaz gain, tailerrak eta hitzaldiak ere egin direlako zaborrak itsas ekosisteman duen eraginaz hausnartzeko. Aquariumeko hitzaldian Ibon Galarraga ingurumen ekonomilaria eta Amaia Orbe EHUko ikerlariak ere izan dira, eta haiekin ere egin dugo hizketaldia.