Itxi

Hodeien katalogo berritua

Hamabi hodei berri zeruan

Munduko Meteorologia Erakundeak hodeien nazioarteko atlasa berritu du. Forma bitxiak dituztenak, gizakien jardunak sortutakoak, askotarikoak lainoak ezagutu ditugu 'Amarauna' saioan.  

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Munduko Meteorologia Erakundeak hodeien nazioarteko atlasa berritu du. 1987an eguneratu zuten azkeneko aldiz. Orain berritu egin dute, eta formatu digitalean zabaldu, ehunka argazkirekin. Forma bitxiak dituztenak, gizakien jardunak sortutakoak, askotarikoak lainoak ezagutu ditugu 'Amarauna' saioan.

Onintze Salazar meteorologoak lagunduta egin diogu hodeien mapari errepasoa. Juan Carlos Pikabea margolaria ere oso jantzia da hodei kontuetan, bere koadro gehienetan ageri baitira. Zein hodei margotzen dituen, nolakoak diren... batekoak eta bestekoak eta halakoak kontatu dizkigu. Parapentista bati ere egin diogu galdera, Joseba Cantalejori. Laino artean egan egitea zeinen arriskutsua den kontatu digu.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)