Itxi

Apirilak 8

Armagabetzearen haritik josiko dugu 'Amarauna', larunbatean

G.U. | ERREDAKZIOA

Baionatik lanean ariko den lan-taldearekin bat egingo dugu. Gainera, Idurre Eskisabel, Jule Goikoetxea, Felipe Juaristi eta Amets Arzallusen gogoetak bilduko ditugu, baita Iñigo Lamarkarena ere.

Armagabetzearen haritik josiko dugu 'Amarauna', larunbatean. Euskadi Irratiko lan-talde bat Baionatik ariko da zuzenena, eta eurekin bat egingo dugu gertatzen ari denaren berri emateko. Bestalde, hainbat gonbidaturen gogoetak bidluko ditugu. Gainera, Bilboko Metroaren 3. linearen inaugurazioan egongo gara.

Goizean goizetik Baionara begira egongo gara. Maite Artola, Iñigo Alustiza, Asier Odriozola eta Iñaki Guridi lankideek egingo dute ETAren armagabetzearen jarraipena bertatik bertara, eta gurean emango digute guztiaren berri. Gainera, armagabetzeak eragin dien gogoeta ekarriko digute Idurre Eskisabelek, Jule Goikoetxeak, Felipe Juaristik eta Amets Arzallusek. Bestalde, Iñigo Lamarka ere ariko zaigu eguneko gai nagusiaz, eta, gainera, Siriaz ere hitz egingo dgu. Gatazkak zinean eta literaturan izan duen tartea hizpide hartuko dute Aitor Abaroa eta Lleire Palacios kolaboratzaileek.

Horrez guztiaz gain, Bilbon Metroaren 3. linea inauguratuko dute, eta horri ere egingo diogu jarraipena.

Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

zara.

Informazio gehiago (2)