Azpeitia
Bizitzaz Blai, istripuei aurre eginez
Urola bailaran arazo bati erantzun nahi dion ekimena da; inguru horretan azken urteotan gertatzen ari den auto eta moto istripu kopuru beldurgarriari eta hauen ondoriei aurre egiteko sortutakoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gazte askoren heriotzak, eta kasurik onenetan betirako elbarritasunak. Istripuen oinarrian daude abiadura zentzugabea, errepideari errespetu falta eta drogen eraginpean gidatzea
Azpeitiko Udalak, STOP ACCIDENTES elkartearen laguntzarekin, 14tik 20 urtera arteko gazteei zuzenduta ikuskizun berezi bat prestatu du. Oholtza gainera igo dira herriko medikuak, udaltzainak, suhiltzaileak, Dyako boluntarioak, auto gidari profesionalak eta biktimak, gerriz beherako mugimendu denak galduta betirako aulkian geratu direnak, baita tetraplejikoak ere.
Eta biktimen ondoan nola ez, senitartekorik hurbilenak. Gurasoak ere biktimak baitira, halako kasuetan egunerokoan gehien sufritzen dutenak.
Xabier Sukiak osatu du erreportajea, 'Amarauna' saioan.
g>' saioan.