Hossain Kaanache
Hossain Kaanache etxean da Marokora korrika eta bizikletaz joan eta gero
Hossain Kaanache Oriotarrak 1.600 kilometrotik gora egin ditu korrika eta bizikletaz, Oriotik Marokora. Gurasoek bide hori egin behar izan zuten duela mende erdi. Semeak kontrako norabidea egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hossain Kaanache kirolari eta hezitzaile oriotarrak 1.600 kilometrotik gora egin ditu korrika eta bizikletaz. Horixe da Oriotik Marokora dagoen tartea. Bere gurasoek bide hori egin behar izan zuten duela mende erdi eta orain semeak, kontrako norabidean baina bide bera egin du. Marokoko Brarha herrikoak dira bere gurasoak. Brarha, Taza eskualde dago, Maroko iparraldean. Frantsesa eta Arabiarra hitz egiten da bertan.
"5.560 laranja azal" da bere proiektuaren izena. Munduak, gizarteak, daraman martxaren aurrean hausnarketarako bideak ireki nahi ditu. Momentuz, egin du bidearen zati bat, apirilaren 8an, Korrika Iruñera iritsi zenean, Orioko plazatik irten zen bera bizikletan Marokoko Taza eskualdean dagoen Brarha herrixkara. 11 egun behar izan ditu iristeko eta bueltan da. Hossain Kaanachek 32 urte ditu, hezitzailea, irakaslea, kirolaria… emozionalki asko sufritzen duten haurrekin egiten du lan eta bidaia honetan ere sufritzea tokatu zaio. Hiru lagun izan dira bidaian, bere bikotekidea eta kamera laguna. Ikusentzunezko bat, dokumental bat prestatzen ari dira orain. Dirua biltzeko 'crowdfounding'a ere martxan da, Kukumiku atarian egin daiteke ekarpena.