Itxi

Teknologia eta osasuna

Gaixo kronikoentzat gailuak egiten ditu Salud Novak

Helburua, telemonitarizazioaren bidez gaixoaren datuak medikuak jasotzea, erosoagoa eta kontrola ere zehatzagoa izan dadin. Erreabilitazioa egin behar duten gaixoentzat ere eskaintzen dute zerbitzua

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Osasunarekin lotutako teknologiez hitz egin dugu gaur 'Amarauna' saioan blogariekin, eta gonbidatu bat ere izan dugu, Miren Egues Salud Novakoa. 8 urte badira gaixo kronikoentzat software-a garatzen hasi zirela. Gaixoak pultsometroa eta beste hainbat gailu ditu tablet bati konektatuta eta medikuak jasotzen du informazioa. Gaixoarentzat erosoagoa izateaz gain, sendagileak ere jarraipen zehatzagoa egin dakioke gaixoari.

Orain gutxi, bestalde erreabilitazioa behar duten hainbat gaixontzat lanean hasi da Salud Nova. Biriketako arazoak dituztenentzat monitarizazio zerbitzuak eskaintzen dituzte, gaixoari jarraibideak ematen dizkiote gailuen bitartez. Entsegu klinikoa egiten ari dira, baina momentuz emaitzak onak dira

itzak onak dira

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)