Kargatzen...
Itxi

UTAHtik Euskal Herrira

Euskal dantzak, balletaren jatorrian

AEBetako UTAHtako unibertsitatean ballet klasikoa ikasten duten 11 dantzari etorri dira astebetez euskal dantzak ikastera, balletaren jatorrian euskal dantzetako pausoak egon daitezkeelako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pade Basque eta Sode Basque balleteko pauso ezagunak dira. Eta ez da kasualitatea. Luis XIV.a Frantziako erregeak balleteko lehen konpainia sortu zuenean Zuberoatik eraman omen zituen hainbat dantzari. Balletaren jatorrian euskal dantzak ere egon daitezkela oso zabalduta dago. Horregatik, UTAHko unibertsitatean ballet klasikoa ikasten ari den dantzari talde bat etorri da gure pausoak ikastera.

Astebeteko egonaldia egin dute. Eibarren, Bilbon eta Errenterian jaso dituzte klaseak, besteak beste, Oier Araolaza eta Gari Otamendi dantzarien eskutik. Araolazak 'Amarauna' saioan azaldu digu bidaia antolatu duen Estatu Batuetako irakaslea harrituta geratu zela ikusita Euskal Herrian ez dagoela euskal dantzak erakusteko goi mailako zentrurik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)