Kargatzen...
Itxi

Bidezko Merkataritza

Eskaintza zabala, Donostian bidezko merkataritza azokan

Emauseko Mader Sagredorekin bidezko merkataritzari buruz. "Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala da bidezko merkataritza".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunean bada bidezko merkataritzaren definizio bat, nazioartean adostutakoa: "Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala da bidezko merkataritza". Emauseko Mader Sagredorekin hitz egin dugu bidezko merkataritzari buruz, 'Amarauna' saioan.

Euskal Herrian ere azokak antolatu dituzte han eta hemen: Bilbon, Gasteizen, Alegria-Dulantzin, Laudion, Agurainen, Arrasaten, Legazpin… eta Donostian. "Arrazoiak ditugulako errebeldeak gara. Bidezko merkataritza gara, eta zu?" goiburua hartuta, aurten. Donostiako bidezko merkataritza elkarteak antolatzen du azoka, elkartea osatzen duten taldeak dira hauek: Adsis Fundazioa, Emaus Fundazioa, Caritas, Alboan, Setem, Hego Haizea, Proyde-Proega, Proclade Yamapay.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)