Gai anitzak
Ibilaldia, Zegama-Aizkorri eta Alaves, igandeko 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Jabi Baraiazarra Mendi Film jaialdiko zuzendaria ere etorriko zaigu, baita oinutsik korrika egiten duen Pablo Ursua ere.
Mungian, Ibilaldia egingo dute igandean, Bizkaiko ikastolen festa. Larramendi ikastolak antolatu du jaia. Mende erdia egin du ikastolak, eta, gaur egun. 1.300 ikasle ditu. Ikastolan jarriko dugu 'Amarauna' saioko gunea.
Eta nola ez, Kopako finalaren atarikoak eta ondorengoak kontatuko dizkigute Madrildik Maitane Urbietak eta Haritz Gallastegik, eta Irribarriaren eta Bengoetxearen arteko finalaz jakin beharrekoak ere kontatuko dizkigu Iñaki Elortzak. Gasteiztarrekin ere hitz egingo dugu, hiria partidarako nola prestatzen ari den jakiteko.
Zegama-Aizkorri lasterketaren berri ere emango dugu 'Amarauna' saioan, eta Pablo Ursuarekin hitz egingo dugu. Berak maratoi erdiak egin izan ditu oinutsik, eta entrenatu ere horrela egiten du, oinutsik.
Donostiako Basque Center of Cognition, Brain and Language zentroa boluntario bila dabil. Hitanoari buruzko ikerketa jarri baitute martxan, eta boluntarioak behar dituzte. Nahikari Etxeberriak emango digu ikerketaren berri.
Igandean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
kateatuko zara.