Bilboko sutea
Aburto alkatea: '4 lagun hil dira eta jota gaude'
Zorroza auzoko etxe batean izandako sutearen ondorioz famili bereko 4 kide hil dira: Bikote gazte bat eta 3 eta 5 urteko seme alabak. Juan Mari Aburto alkateak Amaraunean kontatu du azken ordua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zorrozan jota daude. 4 bizilagun hil dira 06:30etan piztu den sutearen ondorioz. Sutea egurrezko etxebizitza zahar batean piztu da, eta ganbaran bizi zen familia hil egin da.
Juan Mari Aburto bilboko alkatea istripu ingurura joan da, eta azken orduaren berri eman digu 'Amarauna' saioan, presazko bilera deitu aurretik.