Larunbatean
Gasteizko Errekaleor auzoaren etorkizuna aztergai, 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Karla Berriojalbiz Errekaleor Bizirik plataformako kidea eta Iñaki Prusilla Gasteizko Udalean Ingurumen eta espazio publikoaren saileko zinegotzia elkarrizketatuko ditugu.
Larunbatean, Errekaleorgo gune autogestionatuari babesa emateko manifestazioa antolatu dute arratsaldean Gasteizen. Errekaleorren 150 lagun bizi dira, eta auzotarren ahotsa josoko dugu 'Amarauna' saioan; gainera, Gasteizko Udalean ere egingo dugu galdera. Etxe okupatuak eraistearen aukeraz, alternatibez, orain arte izan dituzten elkarrizketez… Karla Berriojalbiz Errekaleor Biziriken izenean, eta Gasteizko Udaleko Ingurumen eta Espazio Publikoaren saileko zinegotzi Iñaki Prusilla izango ditugu 10:00etan.
Eguerdian berriz, Ameriketako tartean, Iñigo Bilbao eta Jon Artanorekin hitz egingo dugu. Iñigo Urkullu lehendakariak Kolonbiara egin duen bidaiaren atzeko aldea kontatuko digu Artanok. Mexikon, berriz, indigenen folklorizazioa nola ari den gertatzen kontatuko digu Iñigok. Europan kirol frogetan parte hartu behar eta jantzi herrikoiarekin parte hartu behar, halakoak ari dira gertatzen.
Mariatxiak ere gonbidatu ditugu, Los Txamukos mariatxi taldea. Bigarren diskoa aurkeztuko dute larunbatean Eibarren.
Asteburuan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
zara.