Itxi

San Juan eguna

'Gaztelugatxek txukundu bat behar du'

Turisten joan-etorria erregulatzeko plan bat adosten ari dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Biotopo babestua da Gaztelugatxe, eta, horren ondorioz, ezin da obra handirik egin. 35 auto besterik ez dira kabitzen bertako aparkalekuan, eta hainbesteko turisten joan-etorria kontuan hartuta, plan bat adosten ari dira bertara heltzeko aukerak adostu ahal izateko. Unai Gangoiti Bizkaiko Aldundiko Ingurumen zuzendariarekin egoteko aukera izan du Xabier Sukiak 'Amarauna' saioan.

Bestalde, bertan lan egiten ibili den Juan Barturen boluntarioarekin ere egoteko aukera izan du Xabierrek, eta Gaztelugatxe okindegiko Unai eta Urko Arostegi anaiekin egon da, egun honetarako propio egindako 'San Juan Oinatzak' pastela dastatzeko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)