Itxi

Musika Amaraunean

"Edozer gauzarekin instrumentu bat egin daiteke"

Jon Urrutia 'Trakamatraka'-ko kideak musika tresnak egiteko gaitasun berezia du. Maleta barruan zer gordetzen duen erakutsi digu Amaraunean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Trakamatraka' Jon Urrutiak sortutako ekimena da. Objektuak birziklatu eta musika tresnetan bihurtzen ditu. Makulu bat, azenario bat, eskilara bat, patata eta txokolate potoak, edateko lastotxoak, adreiluak... zuloak egin eta musika egiteko kapaza da. Horiek egiteaz gain, familia osoari zuzendutako ikastaroak ere egiten ditu. Umeei eta gurasoei ikuskizun bat eskaini eta ondoren tailerrak egiten ditu, eurek ere instrumentuak egiten ikas dezaten.

Bururazioa nondik datorkion kontatu digu, bere maletan ekarri dituen tresna berezi batzuk erakutsi dizkigu... eta datozen asteetan programatuta dituen ikastaroen berri eman digu.

Audioak (1)