Kargatzen...
Itxi

Rantxerak Amaraunean

Mexikortxo: "Publikoa dantzan ikustea, ezin dugu besterik eskatu"

Josu, Eneko 'Tinto', Patxi eta Jose Javier 'Mexikortxo' dira, Basaburuako rantxera taldea. Instrumentuez gain, kortxoa eta txiskeroa ere ezinbestekoak dira euren emanaldietan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Emanaldia hasi aurretik kortxoa erre eta bibotea margotzen dute aurpegian. Laukote honek, euren musika eta umore ona tarteko, Basaburua Euskal Herrian zehar zabaltzen du. Josuk, Eneko 'Tintok', Patxik eta Jose Javierrek bakoitzak bere lanbidea du, baina aisialdiz eta publikoari momentu on bat pasarazteko euren rantxerak batean eta bestean abesten dituzte. Bertsioak egiteaz gain, Basaburuari eskainitako abestia ere abesten dute. Kapela, txalekoa eta bibotea soinean dutela, Euskal Herrian hainbat kontzertu eskaini dituzte, eta garrantzitsuena, publikoa gustura egotea eta ondo pasatzea da. Eurentzako, jendea dantzan ikusteak ez du preziorik. Eta gazteen artean ere rantxerek arrakasta dutela azpimarratzen dute. Entzun al duzue Basaburuari eskaini dioten euskarazko rantxera?

Audioak (1)