Itxi

Itsas nabigazioaz

"Nabigatzeko gailu berriak garrantzitsuak dira, baina betikoak ere bai"

Izaskun Suberbiola Mater Museoko kidearekin itsas nabigazioaz aritu gara 'Amarauna' saioan. Nabigatzeko beharrezkoak diren gailuak eta ezagutzak zeintzuk diren azaldu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itsasoko korronteak, haizeak, orratzak... Nabigatzeko ezinbestekoak diren kontuak zeintzuk diren azaldu du Izaskun Suberbiolak. Gaur egun gailu moderno asko dago, baina ezinbestekoa da lehengo marinelek erabiltzen zituzten mekanismoak zeintzuk diren ezagutzea.

Itsas argien garrantzia, itsasontzietako argiak, banderak... komunikatzeko tresnak dira eta bakoitzak zer esan nahi duen jakitea ezinbestekoa da.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)