Sagardia Goñi familia
81 urte geroago ehortzi dituzte Juana Josefa eta haren 6 seme alabak
1936ko abuztuan bota zituzten Legarreko leizera eta han hil ziren. Iazko urraren 12an Arantzadi zientzia elkarteak atera zituen hezurrak eta gaur haien ehortzi dituzte hezurrak Nafarroako Gaztelun
Your browser doesn’t support HTML5 audio
81 urte behar izan dira familia batek atseden har dezan. Juana Josefa Goñi eta bere seme seme alabak gaur hilobiratu dituzte Nafarroako Gazteluko hilerrian, esan bezala hil eta 81 urtera.
1936ko abuztuan bota zituzten leize zulo batera haurdun zegoen 38 urteko emakumea eta haren 6 semea alabak. Sakonera handira. Bertan hil ziren.
Iazko urriaren 12an Aranzadi zientzia elkarteko kideek, Pako Etxeberria forentsea buru zutela, Legarreko leizean indusketak egiten hasi ziren, Sagardia Goñi familia han egon zitekeen zantzuak zituztela eta.
Indusketak egin ostean, han aurkitu zituzten Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben hezurrak, Legarrako leize sakoneko barrenean.
Gaur, Goizeko 10:30etan haien homenezko monolito bat inaguratu da Gaztelun, eguerdian gorpuzkinak familiaren esku utzi dituzte eta omenaldia egin zaie, ehortzi aurretik.
Amaraunean 36ko abuztu hartan Gaztelun gertatu zen gertakari iluna ekarri dugu gogora Miren Altunak prestatutako erreportai batean
Gainera, Juana Josefa eta haren seme-alaben patuak gerra zibilean eta ondorengo urtetan modu ankerrean hil ziren emakumeak ekarri dizkigu gogora.
Saturrarango emakumeentzako kartzelan ,esaterako, 116 emakume eta 57 haur hil ziren. 1938 eta 1944 urte bitartean egon zen zabalik . Haiek gogoan Arkaitz Estiballesenak dira “hauxe da gure kantua” diskoan jasota dagoen “Saturrararan kartzela” kantuaren hitzak. Estiballesena da azalpena, eta hori ere entzungai duzue esteka honetan