Itxi

'Handia' eta 'Bi Txirula'

"Muntatze fasean, pelikula indartu egiten da, gidoia berridatzi egiten da"

Filmen muntatzearen garrantziaz aritu gara Aitor Arregi 'Handia' laneko zuzendariarekin eta Iñigo Garcia 'Bi Txirula' laneko zuzendari eta editorearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Erraz esan dezakegu zinema zuzendari baten baten izena, edo gidoilari batena, eta, zer esanik ez, aktoreren batena. Baina muntatzaileren baten izena galdetzen badigute? Aurtengo Zinemaldian, Zinemira Saria Julia Juaniz muntatzaileari emango diote. Hori aitzakia hartuta, filmen muntatzearen garrantziaz aritu gara 'Amarauna' saioan. Horretarako, muntaketa prozesuan oso presente egon diren Aitor Arregirekin egon gara, 'Handia' filmeko zuzendarietako batekin, eta Iñigo Garciarekin, 'Bi Txirula' filmeko zuzendari eta muntatzailearekin. Bere esperientzian oinarrituta, muntaketa prozesuaren lana nolakoa den eta pelikula bera nola baldintzatzen duen kontatu digu bakoitzak.

Audioak (1)