Taloak salgai
Urte osoan taloa jateko aukera, Donostian
Baztango taloak Gipuzkoako hiriburura iritsi dira
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Santomas egunean edo festa giroan taloa jatera ohituak gaude, baina Donostian urteko edozein egunetan dago eskura jaki berezi hau. "Marrakuku, Baztango Taloak" denda duela hilabete batzuk zabaldu zuten Parte Zaharrean eta bertako jabearekin, Jexux Goñirekin hitz egin dugu "Amarauna" saioan.