Larunbatean
Errefuxiatuei laguntzeko ekimen berriak, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA
Maydayterraneo ontzia abiatuko da Maltatik astelehenean. Gainera, Hernaniko SOS Errefuxiatuak elkarteari furgoneta erre diete, eta diru bilketari ekin diote berriro.
Errefuxiatuei laguntzeko ekimen berriak emango ditugu ezagutzera larunbat honetan 'Amarauna' saioan. Esaterako, Itsas Laguntza Humanitarioa Zarauzko elkarteak Maydayterraneo ontzian parte hartuko du. Libiatik ihesi diren errefuxiatuei itsasoan laguntzeko helburua du misioak. Migratzaileei lehorrera iristen lagundu nahi diete Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko elkarteko kideek.
Hernaniko SOS Errefuxiatuak elkarteak, berriz, diru bilketa jarri du abian Greziara furgoneta bat bidaltzeko, hango errefuxiatuen kanpamenduetan laguntza banatu ahal izateko. Izan ere, erre egin diete lehen bidali zutena.
Andoaingo gudua ere izango dugu hizketagai. 180 urte egingo dugu atzera, Lehen Gerra Karlistaren garaira, bereziki Andoainera, gerra hartan Andoain luzaroan izan baitzen liberalen eta karlisten arteko frontea.
Uliako transbordadorea zer izan zen ere jakingo dugu. Eureka Zientzia Museoan dago transbordadoreari buruzko erakusketa. Teleferikoen historia Donostiako Ulia mendira ere iritsi zen. Traste galant askoa zegoen bertan garai batean, baina itxi zutela 100 urte bete berri dira. Pertsonak garraiatu zituen lehena izan zen munduan. Nolakoa zen, nondik nora igotzen zen eta jendeak zertarako erabiltzen zuen jakin nahi dugu.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.