Eureka zientzia museoan
Ulia mendiko transbordadorea itxi zutela 100 urte bete dira
Transbordadoreari buruzko erakusketa hilaren amaiera arte egongo da ikusgai. Pertsonak garraiatu zituen lehendabizikoa izan zen munduan. Itxi aurretik, Niagarako ur jauzietarako kopia bat egin zuten.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ulia mendiko transbordadorea itxi zutela 100 urte bete dira. Pertsonak garraiatu zituen lehendabizikoa izan zen munduan, eta 10 urte egon zen martxan, 1907tik 1917ko irailera arte. Itxi aurretik, kopia bat egin zuten Niagarako ur jauzietarako. Transbordadoreari buruzko erakusketa hilaren amaiera arte egongo da ikusgai Eureka zientzia museoan.