Itxi

Larunbata

Txapelketa Nagusiko bertsolariak, Altzo eta Open House 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Larunbatean Baigorrin abiatuko den txapelketako protagonistek irekiko dute 'Amarauna'. Bisita egin dugu Altzora, Handia filmak zer ekarriko dien peskizan. Herriko haurren iritziak, harrigarrienak.

Larunbatean, Baigorrin hasiko du bidea Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak, eta bertako protagonistek irekiko dute egun horretako 'Amarauna' saioa: besteak beste, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze izango ditugu. Gainera, bisita egingo dugu Altzo herrira, Handia filmaren estreinaldiak zer ekarriko dien jakin nahian. Herriko haurren iritziak, harrigarrienak.

Horrez gainera, 3 orduko saioan, Bilbon Open House arkitektura jaialdian parte hartuko dugu, eta Ibaigane eta Etxargi eraikin modernoak bisitatuko ditugu, dohainik ezagutu baitaitezke barrutik hiriko 47 eraikin.

Halaber, ohiko kolaboratzaileak agurtuko ditugu: Leire Palacios eta Aitor Abaroa zinema eta literaturaren alorrean, Maider Lacalle eta Mikel Rotaetxe nazioartetik, Zaldieroa Kataluniaz….

Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.

Informazio gehiago (1)