Larunbatean
'14 mila karaktere' eta Idazle Eskola, 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaia izango ditugu Kataluniako gaiaz hitz egiteko. Ondoren, Pako Aristi eta Itziar Gomez Idazleen eskolaz arituko dira.
Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaiak 14 mila karaktere izango dituzte Kataluniako gaiaz hitz egiteko, larunbatean, 'Amarauna. Ondoren, Pako Aristi eta Itziar Gomez Idazleen eskolaz arituko dira, 15 urtera nola iritsi diren dauden tokira eta aurrera begira zer.
Jabi Baraiazarrak, munduko emakume alpinistei buruzko albuma osatuko digu, tartean: Edurne Pasaban eta Josune Bereziartu. Nazioarteko berrietan, Kolonbia eta Mexikokoak lotuko dituzte Jon Artano eta Iñigo Bilbaok.