Itxi

Katalunia

Jon Eli Aizpuru: 'Familiak eta lagun taldeak hautsi dira politika dela eta'

Aran eskualdean bizi eta lan egiten du Jon Eli Aizpuruk. Amaraunan esan duenez, eskualde horretan ez dago independentziaren aldeko mugimendu indartsurik. Egoera politikoak nola eragin duen hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jon Eli Aizpuru Aran eskualdean bizi da. Pirineotan dagoen Aran eskualdean ez dute hain pozarren hartu Kataluniako errepublika independientearen aldarrikapena, eta bertako gobernuak (eskualdeko batzorde orokorrak) osoko bilkura egingo du, egoera berriaren aurrean zer egin erabakitzeko.

Arango eskualdeak, aspalditik, eskubide historikoak aitortuak ditu, erabakitzeko eskubidea besteak beste. Askori, bakeira esan, eta eskualde hau etorriko zaie burura, eskiatzaile askorentzat  toki ezaguna da. Katalana eta gazteleraz gain, aranera ere bertako hizkuntza ofiziala da. 10 mila lagun inguru bizi da eskualde horretan. Jon Eli Aizpuru bertan bizi da azken 24 urteetan. Esan duenez, familiak eta lagun taldeak hautsi egin dira Kataluinako egoera politikoa dela eta.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)