Gizartea
"Familia bat apurtu, lana galduko dut. Ez dakit zertarako noan espetxera"
Alfredo Remirez-ek, urtebeteko espetxe zigorrari aurre egin behar dio. Armiarma operazioaren baitan, Auzitegi Nazionalak zigortu du. Erreharria izenez argitaratzen ditu txioak Twitter sare sozialean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alfredo Remirez-ek, urtebeteko espetxe zigorrari aurre egin beharko dio. Armiarma operazioaren baitan, Auzitegi Nazionalak zigortu du.
Alfredo izango da espetxera bidaliko duten lehenengo txiolaria. Erreharria da Twitter sare sozialean. Amaraunan egindako elkarrizketan dio, umorez hartu behar dela bizitza, baina, gogorra dela pentsatzen dena idazteagatik espetxera bidaltzea. Behin zigorra beteta, espetxetik ateratzean, berriro kamera hartuko duela eskutan baieztatu du.