Itxi

Louvre Abu Dabi frankizia

Louvre Abu Dabi turistentzako frankizia bat da Haizea Barcenillaren ustez

Louvreren erreplika ikuspegi ekonomikotik soilik ulertu daitekeela dio arte komisarioak.  

Desertuko erreplika zabaldu biharamonean hitzegin dugu Euskadi Irratiko Amaraunean Haizea Barcenilla ehuko arte garaikideko irakasle eta komisarioarekin museoaz. Orain hamar urte hasi zuen Frantziako gobernuak tratua Louvre Emirerrietan zabaltzeko. Zalaparta sekulakoa sortu zuen. Mundu osoko lau mila eta bostehun museologo, arkeologo eta historialarik manifestua idatzi zuten artelanak eta  museoak ez direla salga esanez. Frantziako gobernuak mila eta berrehun milioi dolar jasoko ditu guztira, Louvre markaren erabileragatik, artelanak uzteagatik zein aholkularitzagatik. Hogeita lau mila metro koadroko eraikina egin dute, Bilboko Guggenheim adinakoa. Oasi baten itxura du, urez inguratuta dago eta sabaia gardena, eguzki izpiak barrura sartzen dira.