Durangoko Azoka
'Danok gara surflariak. Olatuak hartzen ditugu egunero'
'Surflaria eta Paradisua' izena du Iñigo Urdinagak idatzitako liburuak. Erraz irakurtzen den liburua da autoreak esan duenez. Surfaren ingurukoa da, eta kritika ere egiten du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Surflaria eta Paradisua' izena du Iñigo Urdinagak idatzitako liburuak. Bernardo Atxagaren hitzak aipatzen ditu liburuan: 'Paradisurako jaioak gara, hala nola txoriak airerako'. Autoekoizpena egin du. Gainera, Durangoko Azokan aurkezpen berezia egin du, bainera bat eraman baitu. Surfa zer den aipatzen du, eta kritika ere egiten du: surfaren masifikazioa... Era berean, Zarauzko lehen surflariaren berri ere badator: Juan Inazio Urzelai, 'Aquaman' deitzen zioten.